Itxi

Athletic Club

Balantzea

Athleticek 16,6 milioi euroan murriztu du 'egiturazko defizita', eta Batzar Nagusia deitu du urriaren 31rako

EITB Media

Klubak jakinarazi du 2022-2023ko ekitaldi ekonomikoan ez duela galerarik izan, eta bazkide konpromisarioen Batzarra deitu du urriaren 31rako.

  • Jon Uriarte

    Jon Uriarte, Athletieko preidentea, iazko Batzar Nagusian. Argazkia: EFE

Athleticek 16,6 milioi euroan murriztu du 'egiturazko defizita', eta 2022-2023ko ekitaldi ekonomikoan ez du galerarik izan. Horixe jakinarazi du klubeko zuzendaritzak ostiral honetan, irailaren 29an.

Aurreko ekitaldi ekonomikoarekin alderatuta, diru-sarrerak 9,8 milioi euro gehiago izan direla baieztatu du Athleticek, eta gaineratu du urriaren 31n egingo duela Batzar Nagusia, Euskalduna Jauregian, 19:00etan.

Zuzkiduraren erabilera "aurreikusitakoa baino 5,7 milioi gutxiagokoa" (21,5 aurrekontuan sartutako 27,2etatik) izan dela gaineratu dute, baita Athleticek 2023ko ekainaren 30ean duen "ondare garbia" 105,4 milioi eurokoa dela ere; ondorioz, aurreko urteko ekitaldi ekonomikoan baino 2 milioi euro gehiago ditu.

Bestalde, klubak 2023-2024 denboraldirako 133,6 milioiko aurreikuspena egin du gastuetan eta 128,7 milioikoa diru-sarreretan; horrenbestez, 4,9 milioiko emaitza negatiboa aurreikusten du. Horrez gain, zuzkidura 16,6 milioi euro handitzea espero du; hau da, 2022-2023ko ekitaldi ekonomikoan baino 4,8 milioi gutxiago.

Azkenik, zuzendaritza batzordearen arabera, balantzea galerarik gabekoa izatea da datorren ekitaldi ekonomikorako helburua.