Itxi

Athletic Club

EA Sports Liga

Athleticek mendeko boladarik txarrena eten nahi du Reale Arenan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bilbotarren azken garaipena 2017ko martxoaren 12an izan zen, orain bezala Ernesto Valverde aulkian zela, Athleticek 0-2 irabazi baitzuen Raul Garciak penaltiz eta Iñaki Williamsek sartutako golei esker.

  • Realaren eta Athleticen arteko debia. Argazkia: EFE.

    Realaren eta Athleticen arteko debia. Argazkia: EFE.

Athleticek Reale Arenan jokatuko duen euskal derbiari ekingo dio asteburuan Realaren aurka, bere mendeko bolada txarrena eteteko asmoarekin. Izan ere, azken sei norgehiagoketan bi berdinketa baino ez ditu lortu.

Bilbotarren azken garaipena 2017ko martxoaren 12an izan zen, orain bezala Ernesto Valverde aulkian zela, Athleticek 0-2 irabazi baitzuen Raul Garciak penaltiz eta Iñaki Williamsek sartutako golei esker.

Data horretatik aurrera, Gipuzkoako hiriburuan jokatutako derbiek etxeko lau garaipen eta bi berdinketa izan dituzte, biak 1-1eko emaitzarekin.

Realak, bestalde, 3-1 gainditu zuen betiko aurkaria 2017-2018 eta 2022-2023 denboraldietan, eta 2-1 2018-2019 eta 2019-2020 denboraldietan.

Larunbatean irabazi ezean, Athletic etxetik kanpo irabazi gabe iritsiko litzateke zazpi derbietara, eta 1993an inauguratu zen Donostiako estadioko boladarik txarrena berdinduko luke.

1994ko maiatzaren 8an Anoetara egin zuen lehen bisitatik talde zuri-gorriak lau berdinketa eta hiru porrot jaso zituen, 2001eko urtarrilaren 14an bere lehen garaipena ospatu zuen arte Joseba Etxeberriaren bi golei esker (0-2).