Athletic Club
Europa Ligako 3. kanporaketa
Athletic-Slaven Koprivnica, abuztuaren 2an 21:00etatik aurrera
Erredakzioa
Kroaziako taldeak erraz kanporatu du Ipar Irlandako Portadown. Zuri-gorriek Slaven Koprivnica hartuko dute San Mamesen, hurrengo ostegunean (21:00etan).
-
Andoni Iraola, Slask Wroclawen aurkako lagunarteakoan. Argazkia: EFE
Slaven Kropivnica taldea izango da Athleticen aurkaria Liga Europako hirugarren kanporaketan. Kroaziako taldeak erraz gainditu du Ipar Irlandako Portadown (guztira, 10-2ko markagailua).
Joaneko partidan 6-0 nagusitu zen Slaven Kropivnica eta itzulikoan, Portadowneko Shamrock Parken jokatutakoa, 2-4 irabazi dute.
Hirugarren kanporaketako joaneko partida abuztuaren 2an jokatuko da San Mamesen, 21:00etan, eta itzulikoa abuztuaren 9an, Gradski Estadioan (ordua konfirmatzeke). Irabazleak beste kanporaketa bat jokatu beharko du, abuztuaren 23an eta 30ean.