Itxi

Athletic Club

Mediku-txostena

Nico Williamsen giharretako lesioa "arin-moderatua" da

EITB MEDIA

Klubeko zerbitzu medikoek lesioaren maila baieztatu dute beste erresonantzia bat egin ostean.

  • Nico Williams, Rayoren aurkako partida batean. Argazkia: EFE.

    Nico Williams, Rayoren aurkako partida batean. Argazkia: EFE.

Nico Williams Athleticeko jokalariak giharretako lesio arin-moderatua du eskuin aduktore ertainean, eta ezin du gainerako taldekideekin entrenatu. Hala baieztatu dute klubeko zerbitzu medikoek, asteazken honetan ekografia bidezko lehen miaketa bat eta ostegun honetan erresonantzia osagarri bat egin ondoren.

Aurrelari zuri-gorria min hartuta itzuli zen Lezamara Espainiako selekzioaren eta Zipreko selekzioaren arteko norgehiagokan molestiraren bat nabaritu eta gero.

Athleticeko zerbitzu medikoak horren eboluzioaren zain geratu dira.