Itxi

Athletic Club

Agurra

Rubin Kazan Errusiako taldeak Pablo Orbaiz fitxatuko du

Erredakzioa

Orbaizek "eskatuta entrenamenduetara ez aurkezteko baimena eman dio Athleticek jokalariari", talde zuri-gorriak jakitera eman duenez.

  • Pablo Orbaiz. EFE

    Pablo Orbaiz. EFE

Pablo Orbaiz Athleticeko jokalaria Errusiara joango da Rubin Kazanekin kontratua sinatzeko, talde zuri-gorriak gaur baieztatu duenez.

Orbaizek "eskatuta" Athleticek "zenbait egunetan entrenamenduetara ez aurkezteko baimena eman dio jokalariari", azaldu du klubak webgunean argitaratutako ohar batean. "Horrela, ondo bidean, Errusiako taldearekin kontratua sinatuko du", erantsi du Athleticek.

Orbaizen (Iruña, 1979) lotura Athleticekin 2013ko ekainaren 30ean bukatzen zen eta Marcelo Bielsa entrenatzaileak ez du denboraldi honetarako egitasmoetan sartu. Iaz Ernesto Valverderen Olympiacosen utzita jokatu zuen erdilari nafarrak.

Greziako taldearekin 38 neurketa ofizial jokatu eta Liga eta Kopa irabazi zituen.

Errusiako taldea zazpigarren sailkatua da Ligan eta Orbaiz Ivan Marcano Kantabriako jokalariarekin elkartuko da bertan.