Itxi

Athletic Club

Hiru aste lanean

Denboraldiaurreko lehen atseden eguna

Erredakzioa

Asteartean lanera itzuliko da Athletic. Bajak bost izango dira: Espainiako selekzioarekin dauden Muniain, Javi Martinez eta Ander Herrera, eta min hartuta dauden Fernando Amorebieta eta Aritz Aduriz.

  • Athletic, artxiboko irtudia. Argazkia: EFE

    Athletic, artxiboko irtudia. Argazkia: EFE

Athleticek denboraldiaurreko lehen atseden eguna dauka gaur. Hiru aste daramatza talde zuri-gorriek lanean eta orain arte ez du atseden egunik izan.

Denboraldia abuztuaren 2an hasiko da Marcelo Bielsaren gizonentzat. Egun horretan Europa Ligako hirugarren kanporaketako partida izango dute, euztekorik ezean Kroaziako Slaven Koprivnicaren aurka.

Asteartean lanera itzuliko da Athletic. Bajak bost izango dira: Espainiako selekzioarekin dauden Iker Muniain, Javi Martinez eta Ander Herrera, eta min hartuta dauden Fernando Amorebieta eta Aritz Aduriz (PSVren aurka lesionatu zen).