Athletic Club
Berritzea
Nico Serranok 2026ra arte berritu du Athleticekin, eta PEC Zwollen jokatuko du utzita
eitb media
Eredivisie ligako talde batean arituko da, Herbehereetako lehen mailan.
-
Nico Serrano. Argazkia: Athletic Club
Athleticek Nico Serranoren kontratuaren klausula bete du, 2026ko ekainera arte lehen taldeko jokalaria izan dadin.
Gainera, Athleticek eta PEC Zwolle taldeak akordioa lortu dute jokalari nafarra 2023-24 denboraldirako lagatzeko. Eredivisie ligako talde batean arituko da, Herbehereetako lehen mailan.
Nico Serranok (2003) 18 urterekin egin zuen debuta Athleticen, eta 17 partida ofizial eta gol bat pilatu ditu lehoi gisa.