Itxi

Athletic Club

F Liga

Athleticek Nanclares atezaina fitxatu du

EITB Media

Adriana Nanclaresek kontratua sinatu du Bilboko klubarekin 2027ko ekainaren 30era arte. Realetik iritsi da Athleticera.

  • Jon Uriarte eta Adriana Nanclares

    Jon Uriarte presidentea eta Adriana Nanclares atezaina. Argazkia: Athletic Club

Athleticek Adriana Nanclares fitxatu du, klubak ostiral honetan, uztailaren 14an, jakinarazi duenez. Miranda de Ebroko (Burgos) atezainak kontratua sinatu du Bilboko taldearekin 2027ko ekainaren 30era arte.

21 urte ditu Nanclaresek, 40 partida jokatu ditu maila gorenean eta Errege Kopako titulu bat du bere palmaresean. Gainera, 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuen taldekide izango dituen Pinedo, Zubieta eta Elexpuru jokalariekin batera. Lau urteko esperientzia du Lehen Mailan, eta Mariasun Quiñonesekin eta Elene Leterekin lehian ibilitakoa da titular postua lortzeko. Bere kirol-ibilbideko lehen pausoak Aurrera Vitorian eman zituen; gero, ordea, Realak fitxatu eta Oiartzunen jokatu zuen, utzita.

Atezaina pozik azaldu da Athleticekin kontratua sinatu ostean: "Ilusio handia eragiten didan proiektua da, oso pozik eta gogotsu nago. Dena ematera nator, daukadan onena emango dut lorpen handiak eta politak eskuratzen laguntzeko".