Itxi

Athletic Club

Denboraldiaurrea

Zuri-gorrien porrota Casablancan (3-1)

Erredakzioa

Marokon, 80.000 zale ingururen aurrean, partida kaskarra egin du Athleticek. Bilbotarren gol bakarra, Gaizka Toquerok egin du 47. minutuan.

  • Toquero. Argazkia: EFE

    Toquero. Argazkia: EFE

Athleticek porrota jaso du Raja Casablancaren aurka (3-1), Marokon, jokatutako lagunarteko partidan. Denboraldiaurreko bigarren norgehiagoka izan da zuri-gorrientzat, eta oraingoan joko kaskarra eskaini dute, atzean batez ere.

80.000 zale inguru hurbildu dira Casablancako Mohamed V futbol-zelaira. Llorente, Muniain, Herrera eta Javi Martinez jokalariak gabe, Athleticek ez du eman beharreko maila eman. Lyongo Olinpiquen aurka zelairatutako taldearekin alderatuta, atean egon da nobedade bakarra, Gorka Iraizozen ordez Raul Fernandezek jokatu baitu.

Golak:
1-0, 11' Mosshine (penalti);
2-0, 23' Karrouchyk;
2-1 47' Toquero;
3-1 52' Iajou.

Athletic: Raul (Iraizoz, 46'); Iraola (Markel Etxeberria, 62'), Ekiza (Castillo, 46'), Aurtenetxe, Iñigo Perez; Iturraspe (Gurpegui, 46'), De Marcos, Ruiz de Galarreta; Susaeta (Ismael López, 46'), Toquero (Aduriz, 62') eta Ibai Gomez (Igor Martinez, 62').