Itxi

Athletic Club

Fitxaketa

Athleticek Marton fitxatu du, 2026ra arte

EITB MEDIA

Aurrelari nafarrak 24 urte ditu, eta ekainean amaitu zio Realarekin zuen kontratua; 2017tik, Gipuzkoako taldearen beheko taldeetan ibili da. 2021-22 denboraldian, Bigarren Mailan aritu zen, Sanserekin, eta 2022-23an hamabi gol sartu ditu, RFEFeko Lehenengo Mailan.

  • Javier Marton, Mikel Gonzalez Athleticeko Futbol zuzendariarekin. Argazkia: Ahletic Club.

    Javier Marton, Mikel Gonzalez Athleticeko Futbol zuzendariarekin. Argazkia: Ahletic Club.

Athleticek Javier Marton aurrelaria fitxatu du, 2026ko ekainera arte, asteazkenean Bilboko klubak jakitera eman duenez. Jokalari nafarrak 24 urte ditu, eta ekainean amaitu zio Realarekin zuen kontratua; 2017tik, Gipuzkoako taldearen beheko taldeetan ibili da. 2021-22 denboraldian, Bigarren Mailan aritu zen, Sanserekin, eta 2022-23an hamabi gol sartu ditu, Federazioaren Lehen Mailan, Realaren filialean.

Athletiek zehaztu duenez, Martonek Bilboko klubaren lehen taldearekin egingo du denboraldiaurrea; Ernesto Valverderen gizonak ostegunean hasiko dira entrenatzen.