Itxi

Athletic Club

Akordioa

Naia Landaluzek 2024ra arte berritu du Athleticekin duen kontratua

Agentziak | EITB Media

“Oso pozik nago Athleticen jarraitzeagatik, betidanik izan dudan ametsa da”, esan du 22 urteko jokalariak.

  • Naia Landaluze eta Jon Uriarte Ahleticeko presidentea

    Naia Landaluze eta Jon Uriarte Ahleticeko presidentea. Argazkia: @AthleticClubFem

Athleticek baieztatu egin du Naia Landaluze jokalariak bere kontratua 2024. urteko ekainaren 30era arte luzatu duela, "bete urtebetez luzatzeko aukerarekin".

22 urteko jokalaria 2020an iritsi zen Lezamara Femenino C taldean jokatzeko, eta 2021eko ekainean lehen taldearekin debuta egin zuen Bartzelonaren aurka Lezaman jokatuta neurketan. Aurtengo denboraldian 829 minutu jokatu ditu Ligan 14 partidetan banatuta; horietako bederatzitan hasierako hamaikakoan izan da.

"Oso pozik nago Athleticen jarraitzeagatik, betidanik izan dudan ametsa da. Taldean sinesten dut eta familian konfiantza osoa daukat", azpimarratu du Orozkoko jokalariak klubak berak zabaldutako adierazpenetan.

Bestalde, eta Landaluzeren berritzearen berri eman baino ordu batzuk lehenago, Athleticek aditzera eman du Oihane Hernandezek eta Oihane Valdezatek klubak euren kontratuak berritzeko egindako proposamenei ezetz esatea erabaki dutela. Ondorioz, ekainaren 30ean jokalari zuri-gorri izateari utziko diote.