Athletic Club
Kluba utziko dute
Oihane Hernandezek eta Oihane Valdezatek ez dute Athleticekin berrituko, eta ekainaren 30ean kluba utziko dute
EITB MEDIA
Bilboko klubak jakitera eman duenez, bi jokalariek erabaki dute ez onartzea kontratuak berritzeko zituzten eskaintzak. Oihane Hernandezek 109 partida jokatu ditu lehen taldean, eta Oihane Valdezate 122 partidatan zelairatu da.
-
Oihane Valdezate, Real Madrilen aurkako partida batean. Argazkia: EFE.
Oihane Hernandezek eta Oihane Valdezatek ez dute Athleticekin berrituko, eta, hortaz, talde zuri-gorria utziko dute ekainaren 30ean, asteartean Bilboko klubak jakitera eman duenez.
Hala, bi jokalariek erabaki dute ez onartzea kontratuak berritzeko zituzten eskaintzak. Bizkaiko taldeko futbolari gisa, 109 partida jokatu ditu Oihane Hernandezek zuri-gorrien lehen taldean, eta 3 gol sartu ditu; Oihane Valdezate 122 partidatan zelairatu da, eta 6 gol egin ditu.
Astelehenean, Jorge Vilda Espainiako hautatzaileak aurtengo udan Australian eta Zeelanda Berrian jokatuko duten Munduko Txapelketarako lehen zerrenda eman zuen, eta Oihane Hernandez zerrenda horretan dago.