Athletic Club
Aldaketak Athleticen
Iraia Iturregik Athleticeko emakumezkoen taldeko entrenatzailea izateari utzi dio, Basconian aritzeko
EITB MEDIA
Bizkaitarra Bittor Llopisek zuzenduko duen teknikarien taldean hasiko da lanean; Llopisek Athleticeko gazte mailako taldea entrenatu du orain arte. Iturregik bi denboraldi eta erdi eman ditu klub zuri-gorriaren lehen taldea zuzentzen.
Iraia Iturregik Athleticeko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea izateari utzi dio, Basconiaren lantaldean aritzeko, ostegunean Bilboko klubak iragarri duenez. Hala, entrenatzaile bizkaitarra Bittor Llopisek zuzenduko duen teknikarien taldean hasiko da lanean. Llopisek Athleticeko gazte mailako taldea entrenatu du orain arte. Iraia Iturregik bi denboraldi eta erdi eman ditu klub zuri-gorriaren lehen taldea zuzentzen. Basconiaren lehen taldea Athleticen gizonezkoen hirugarren taldea da.
"Denbora neraman erabaki hori hausnartzen. Asko motibatzen nau erronka honek", nabarmendu du Iturregik, Athleticek zabaldutako adierazpenetan. Horren iritziz, emakumezkoen futbolean bi hamarkadatan ibilita, "pausoa alde batera emateko garaia da".
Amaitu berri den denboraldian, Llopisek Liga irabazi du Athleticeko gazteekin, eta Kopan eta Txapeldunen Kopan finalerdietaraino iritsi da. Carlos Gurpeguiren ordez arituko da Basconian, eta azken horrek Bilbao Athletic zuzenduko du.