Itxi

Athletic Club

Facebookeko bere kontuan

Bielsak Lezamako lanen inguruan esandakoa berretsi du

Erredakzioa

Athleticeko entrenatzaile argentinarrak ohar bat publikatu du bere facebookeko kontuan iskanbila sortu zuten adierazpenak egia direla azpimarratzeko.

00:51
Bielsaren facebooka

Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak ohar bat publikatu du arratsalde honetan bertan sortu duen facebook sare sozialeko kontuan. Teknikari argnetinarrak, Lezamako lanen inguruan orain egun batzuk esandakoa berretsi du.

Marcelo Bielsaren oharra:

Iragan uztailaren 5ean nik egindako adierazpenen eta uztailaren 6an Athletic Clubek publikatutako erantzunaren inguruan.

Lezamako lanak direla eta.

- Zergatik ikusten ditugu gauzak era ezberdinean klubak eta biok, helburu berdina lortzeko lan egiten badugu?

- Nik Lezamako istalazioetan egiten ari diren lanen inguruan (kontrola, epeak...) esan nituen gauzak ez dira subjektiboak. Esandako gauza bakoitza egia dela baieztatu dezaket, datu konkertuak edo baieztatu daitezkeen datuak emanda.

- Zuzendaritza Batzordeak ardura guztia kentzen dio lanen ardura daraman enpresari. Nire ustez, akatsik ez egoteko emandako aholkuak ez ziren kontutan hartu. Inor erratu ez bada, zergatik Athleticeko lehen taldeak ez ditu kirol istalizio egokiak denboraldiaurrea behar bezala egiteko aurretik adostu bezala?

- Klubak nire jarreragatik barkamena eskatu zien pertsonei, barkamena eskatuko diet pertsonalki, eta niri zuzendutako edozein kexa nire gain hartuko dut Athleticeko langilea naizelako.

- Zuzendaritza Batzordearekin klubak publikatutako oharra puntuz puntu eztabaidatu dut. Nire adierazpenak ezeztatzea onartzen dut, baina ez dut onartuko ni gezurtitzat uztea. . Gertatutakoak elkarrekin komunikatzeko era aldatuko du.
-
- Nire lana orain arte egin duan moduan egiten jarrai dezaket. Kirol Zuzendariarengan deribatuko ditut horrelako kontuak. Klubarekin hartu nuen konpromisoa bete egingo dut.