Itxi

Athletic Club

Tras la crisis

Marcelo Bielsak Lezamako entrenamendua zuzendu du

Erredakzioa

Bielsak agindu taktikoak eman ditu gaurko Athleticen entrenamenduan eta apurka-apurka normaltasuna heltzen ari da Athleticera.

01:06
Marcelo Bielsaren aurreneko entrenamendua Lezaman

Marcelo Bielsa Lezamako entrenamenduan agertu da gaur. Boninik zuzendu du oraingoan ere zuri-gorrien lan saioa, baina agindu taktikoak argentinarrak eman ditu.
Ekaitzaren ostean dator barea eta hala gertatzen ari da Athleticen.

Ostegunean hasi zen korapiloa, Bielsak Lezamako obrak gogor kritikatu zituenean. Ondoren, ohar bat kaleratu zuen Athleticek Bielsaren adierazpenetatik bereiztuz eta horrek krisia areagotu zuen. Bielsa Athletic uzteko asmoarekin hurbildu zen Ibaiganera, baina Urrutia presidentearekin bildu eta gero egoera lasaitu zen.

Gaur Lezamako entrenamenduan izan da Marcelo Bielsa eta Athleticera normaltasuna heltzen ari da apurka-apurka.