Athletic Club
Merkatua
Iago Herrerin atezaina fitxatu du Athleticek
Erredakzioa
Hala ere, datorren denboraldian Numantzian utzita jokatuko du atezainak. 24 urteko atezaina 2013ko urtarrilean berreskuratu ahal izango du talde zuri-gorriak.
Horrela, datorren denboraldian Numantzian utzita jokatuko du atezainak. 24 urteko atezaina 2013ko urtarrilean berreskuratu ahal izango du talde zuri-gorriak.
Herrerin (Bilbo, 1988) Athleticera itzuliko da, 2005ean Lezamako harrobian sartu eta gero. Baskonian denboraldi bat (2006-2007) eman zuen atezainak eta hurrengo urtean Barakaldon utzita jokatu zuen. Ondoren Lezamara itzuli zen hiru denboralditan Bilbao Athleticeko atezaina izateko.
201oeko udan, Joaquin Caparros orduko entrenatzaileak Raul Fernandezen aldeko apustua egin zuen lehen taldeko bigarren atezaina izateko, eta Herrerinek kontratua berritzeko proposamena baztertu zuen. Atletico Madrilen harrobira alde egin zuen eta azken bi urteetan bertan jokatu du.