Itxi

Athletic Club

Hurrengo 3 denboraldietarako

Athleticek Aritz Adurizen fitxaketa baieztatu du

Erredakzioa

Ostegunean aurkeztuko ditu Athleticek, 12:30etik aurrera, Aritz Aduriz eta baita Ismael Lopez ere.

01:09
Aritz Aduriz Athleticera itzuli da
Athletic eta Valentzia akordio batera heldu dira, hainbat buelta eman ondoren, eta Aritz Aduriz aurrelaria hurrengo hiru denboraldietan izango da Bilbon.

31 urteko donostiarrak azken bi denboraldiak Valentzian eman ditu. Hara Mallorcan jokatu eta gero heldu zen. Aritz Adurizek Athleticen jokatu zuen 2002-2003 denboraldian eta baita 2005-2006 eta 2007-2008 denboraldietan ere. Athleticek 2,5 milioi euro ordaindu omen ditu.

Ostegunean aurkeztuko ditu Athleticek, 12:30etik aurrera, Aritz Aduriz eta baita Ismael Lopez ere.