Itxi

Athletic Club

Telebista eskubideak

Athleticek kontratua urratu duela salatu du Mediaprok

Erredakzioa

Bi aldeek "sinatutako kontratuaren zenbait puntu urratu" dituela azpimarratu du konpainiak.

Mediapro konpainiak Athletici zazpi milioi zor dizkiola adierazi du gaur Josu Urrutia presidente zuri-gorriak. Mediaprok erantzun eta Athleticek "kontratuaren zenbait puntu urratu" dituela salatu du.

"Kontratua betetzeko behin eta berriz" eskatu dio Athletici Medioaprok urtebete baino gehiago, "baina eskakizunek ez dute erantzunik jaso", azaldu du konpainiak prentsa ohar batean. Hala ere, Mediaprok ez du zehaztasunik eman.

Konpainiaren eta agintari zuri-gorrien arteko azken bileraren ostean, Athleticeko zuzendariek "gogoeta egitea eta kontratuan jazotako baldintzak betetzea" espero du Mediaprok.