Athletic Club
Hurrengo bi denboraldietarako
Ismael Lopez, Athleticen aurreneko fitxaketa
Erredakzioa
Jokalari nafarra Lugotik helduko da Bilbora eta Athleticen 30 milioi euroko etete klausula izango du.
-
Ismael Lopez, Lugoren igoera ospatzen. Argazkia: EFE
Athleticek Ismael Lopez aurrelaria fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako, jakinarazi du Athleticek berak bere webgunean.
Bigarren Mailara igo berri den Lugotik helduko da jokalari nafarra Bilbora eta Athleticen 30 milioi euroko etete klausula izango du.
Athleticera itzuliko da horrela 22 urteko jokalaria. Osasunan hasi zuen bere ibilbidea, gero Athleticen harrobiko taldeetan aritu zen eta Lugorekin, 2011. urtean, fitxatu aurretik Zaragozako bigarren taldean jokatu zuen.