Itxi

Athletic Club

Beste bi urtez

Villalibrek kontratua berritu du Athleticekin 2025era arte

EITB Media

Gernika-Lumoko aurrelaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko. Beraz, Asier Villaibrek talde zuri-gorrian jarraituko du 2025eko ekainaren 30era arte.

  • Asier Villibre

    Asier Villibre, Ligako Athletic Club - Elx partidan. Argazkia: EFE

Asier Villalibrek Athleticen jarraituko du 2025eko ekainaren 30era arte, ostiral honetan (urtarrilak 20) klubarekin kontratua berritu ostean. Gernika-Lumoko aurrelariari 2023ko ekainaren 30ean bukatzen zitzaion kontratua, eta beste bi urtez luzatu du.

Villalibrek 103 partida ofizial jokatu ditu lehen taldearekin, guztira 13 gol sartuta. Lehen taldera iritsi aurretik, Bizkaiko jokalariak 38 gol sartu zituen Bilbao Athleticekin.

Hauxe adierazi du Asier Villalibrek Athleticekin kontratua berritu ostean: "Pozik nago kontratua berritu dudalako. Athletic nire bizitzako taldea da. Txikitatik gozatu dut Athleticez, eta harro nago lotura luzatu dudalako. Dagoeneko urte batzuk daramatzat hemen, momentu oso onekin, eta hain onak izan ez diren beste batzuekin, baina klubak nigan duen konfiantza sentitzen dut. Nik ere neure buruan eta Athleticengan sinisten dut, eta hori da garrantzitsuena".