Athletic Club
LESIOA
Iñigo Martinez oin-zolako fasziitis batengatik ari da bakarka entrenatzen
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ondarroako atzelaria zalantza da Alacanten jokatuko den Eldenseren aurkako partidarako.
-
Iñigo Martinez. Artxiboko irudia: EFE
Iñigo Martinez zalantza da Athleticek ostegunean (urtarrilak 5) CD Eldenseren aurka jokatuko duen Errege Kopako partidarako (21:00etan), eskuin oinean duen fasziitis batengatik.
"Iñigo Martinez jokalariak fasziitisa dauka bere eskuin oinean eta bilakaeraren zain geratzen da", azaldu du Athleticek bidalitako parteak. Bilboko taldeak argitu du "momentuz" Ondarroako atzelaria taldetik kanpo arituko da lanean.
Horrela, atzelariak ezin izan du gainerako jokalari zuri-gorriekin batera lan egin astelehen honetan San Mamesen egin duten entrenamenduan. Ateak irekita egin dute saioa, eta milaka zale bildu dira.