Itxi

Athletic Club

2012ko Eurokopa

Javi Martinezek Eurokopan debuta egin du

Erredakzioa

Athleticeko jokalaria Xabi Alonsoren ordez zelairatu du Vicente Del Bosquek Irlandaren aurkako neurketan, eta Aiegikoak Eurokopan aurreneko minutuak jokatu ditu.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Javi Martinez Athleticeko jokalariak debuta egin du Eurokopan, Espainiako selekzioarekin. Aiegiko jokalariak Xabi Alonsoren tokia hartu du bigarren zatiko 20. minutuan, eta Eurokopan aurreneko minutuak jokatu ditu. Nafarroako jokalariak erdialdean jokatu du Xavirekin eta Busquetsekin batera, eta epaileak txartel horia erakutsi dio sarrera itsusia egiteagatik.

Espainiak 4-0 jipoitu du Irlanda eta berdeek agur esan diote Eurocopari. Del Bosqueren mutilek Kroaziren aurka final-laurdenetarako txartela bilatuko dute.