Athletic Club
3 denboraldi
Aritz Aduriz, berriz ere Athleticera
Erredakzioa
Oraindik ofizialki konfirmatua ez dago, baina akordiora heldu dira Athletic, Valentzia eta jokalari donostiarra bera.
-
Aritz Adurizen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Manuel Llorentek, Valentziako presidenteak, Athleticekin Aritz Adurizen fitxaketaz hitz egin dutela azken egunetan baieztatu zuen eta gaur bertan Radio Euskardik esan bezala hiru aldeak, hots, Athletic, Valentzia eta aurrelari bera, akordiora heldu dira.
2'5 milioi euro ordainduko omen ditu Athleticek. Beraz, hirugarrenez bueltatuko da Aduriz talde zuri-gorrira.
Halere, konfirmazio ofiziala falta da.