Athletic Club
MUNDUKO TXAPELKETAN EGONGO DA
Iñaki Williams deitu du Ghanak Qatarko munduko txapelketarako
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Athleticeko aurrelaria deialdian sartu du Ghanako selekzioak. Debuta irailaren 23an egin zuen Brasilen aurka (3-0).
-
Iñaki Williams bere debutaren egunean. Argazkia: EFE
Williamsek (Bilbo, 1994-6-15), 21 urtez azpiko Espainiako selekzioan eta 2016an lehen taldearekin jokatu zuen, uztailean, ordea, Ghanako selekzioarekin jokatzeko prest zegoela iragarri zuen, herrialde horretan jaio baitziren gurasoak. Joan den irailaren 23an Athleticeko "9"ak debuta egin zuen talde afrikarrarekin Brasilen aurkako lagunarteko partida batean eta egun batzuk geroago titular bezala estreinatu zen Nikaraguaren aurka.
Horrela, Williams anaiek munduko txapelketan parte hartuko dute. Zaharrenak Ghanaren alde eta gazteak Espainiaren alde.