Athletic Club
Errege Kopako finala
Madrilek 94.000 euro eskatzen dizkio Athletici eta beste 4.000 Barçari
Erredakzioa
Udalak diru kopuru horiek eskatu ditu eta klubek jarritako fidantzetatik kenduko dira. Athleticek 100.000 euroko bermea jarri zuen eta Bartzelonak 50.000 eurokoa.
-
Argazkia: EFE
Miguel Angel Villanueva Madrilgo alkateordeak udal Gobernua bildu ostean jakitera eman duenez, Udaleko Ingurugiro, Segurtasun eta Mugikortasun Arloak diru kopuru horiek eskatu dizkie bi taldeei, baina klubek jarritako fidantzetatik kenduko dira.
Athleticek 100.000 euroko bermea jarri zuen eta Bartzelonak 50.000 eurokoa, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.
Garbiketa eta hiri-altzarietan eta berdegunetan eragindako kalteak ordaintzeko erabiliko da dirua.