Athletic Club
Adierazpen polemikoak
Llorente: ‘Ingalaterran bukatuko dut, agian; nork daki’
Erredakzioa
Athleticeko aurrelariak, elkarrizketa baten 'agian Ingalaterran jokatzen' bukatuko duela adierazi du. Hala ere, orain Bilbon dagoela gogoratu du Llorentek.
-
Fernando Llorente. Argazkia: EFE
"Agian Ingalaterran bukatuko dut, nork daki; hala ere, orain hemen (Bilbon) jarraitzen dut", adierazi du Llorentek.
Athleticekin denboraldi bikaina egin du Fernando Llorentek, eta Eurokopa Espainiarekin jokatzeko abagunea izango du. Honela, Errioxako aurrelaria Premier Leagueko talde batzuen helburua bilakatu da. Zurrumurrek, Arsenalek eta Manchester City taldeak interes handia dutela diote, baina Llorentek 2013ko ekainera arte Bilboko klubarekin kontratua du.
Sare sozialetan Arsenalek fitxatu zuela aireratu zen iragan astean, baina Athleticek eta Llorentek zurrumurrua ezeztatu dute. Aurrelaria Parisen Roland Garros jarraitzen izan zen, eta zurrumurruekin txunditu gelditu zela onartu zuen.
Orain dela soilik bi aste bukatu du denboraldia Athleticek eta zurrumurruak gero eta gehiago entzuten dira. Llorentek oraindik Bilbon jarraitzen duela behin eta berriro gogoratu du, baina uda oso luzea egingo zaie zale zuri-gorriei.