Athletic Club
Lehenengoz talde nagusiarekin
Nico Williams, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
EITB Media
Luis Enrique Martinez Espainiako selekzioko hautatzaileak lehen aldiz deitu du Nico Williams. Espainiak Nazioen Ligako partidak Suitza eta Portugalen aurka jokatuko ditu. Unai Simon, Cesar Azpilicueta eta Hugo Guillamon euskal jokalariak ere deialdian sartu ditu.
-
Nico Williams Athleticeko jokalaria, Atletico Madrilen aurkako partida baten. Argazkia: EFE
Nico Williams Athleticeko jokalaria izan da berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian. Luis Enrique Martinez hautatzaileak Espainiak irailaren 24an eta 27an Suitzaren eta Portugalen aurka hurrenez hurren jokatuko dituen partidetarako deialdian eskaini du.
Lehen aldiz ariko da Nico Williams Espainiako selekzioaren lehen taldearekin. Gainera, deialdian daude Unai Simon (Athletic Club), Cesar Azpilicueta (Chelsea) eta Hugo Guillamon (Valentzia) euskal jokalariak ere.
Borja Iglesias Betiseko jokalaria da Luis Enriquek eman duen zerrendako beste berritasunetako bat.
Deialdia:
ATEZAINAK: Unai Simon (Athletic Club), Robert Sanchez (Brighton) eta David Raya (Brentford).
DEFENTSAK: Cesar Azpilicueta (Chelsea), Dani Carvajal (Real Madril), Diego Llorente (Leeds), Eric Garcia eta Jordi Alba (Bartzelona), Pau Torres (Vila-real), Jose Luis Gaya eta Hugo Guillamon (Valentzia).
ERDILARIAK: Sergio Busquets, Pedri eta Gavi (Bartzelona), Rodri Hernandez (Manchester City), Marcos Llorente eta Koke Resurreccion (Atletico Madril) eta Carlos Soler (PSG).
AURRELARIAK: Nico Williams (Athletic Club), Marco Asensio (Real Madril), Pablo Sarabia (PSG), Alvaro Morata (Atletico Madril), Ferran Torres (Bartzelona), Yeremy Pino (Vila-real) eta Borja Iglesias (Betis).