Itxi

Athletic Club

Agurra

Aitor Ocio, Koikili eta Gabilondoren agurrak baieztatu ditu Athleticek

Erredakzioa

"Kolore zuri-gorriak ardurarekin buru-belarri defendatu dituztelako" hiru futbolarien lana "eskertu" du Athleticek.

  • Aitor Ocio, Koikili Lertxundi eta Igor Gabilondo. Argazkia: Athletic webgune ofiziala

    Aitor Ocio, Koikili Lertxundi eta Igor Gabilondo. Argazkia: Athletic webgune ofiziala

Aitor Ocio, Koikili Lertxundi eta Igor Gabilondoren agurrak ofizial egin ditu gaur Athleticek. Hiru jokalariek ekainaren 30ean lan-harremana amaitzen dute eta ez dute kontratua berrituko.

"Kolore zuri-gorriak ardurarekin buru-belarri defendatu dituztelako" hiru futbolarien lana "eskertu" du Athleticek bere webgune ofizialean. Era berean, hiru jokalariei Ibaiganeko Jauregian egindako argazki bat argitaratu du klubak.

Ociok (Gasteiz, 1976) 117 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin (2001-2003 eta 2007-2012); Koikilik (Otxandio, 1980) 98 neurketa jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin, 2007tik 2012ra; eta Gabilondok (Donostia, 1979) 174 norgehiagokatan parte hartu du 2006tik 2012ra.