Athletic Club
Zurrumurruak
Llorente-Arsenal aferak sare sozialak aztoratu ditu
Erredakzioa
Prentsaurrekoa eman behar zuela zioten zurrumurrek nahasmena sortu dute, baina istorioa ezerezean geratu omen da.
-
Fernando Llorenteren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Sutan egon dira goiz osoan zehar sare sozialak Athleticeko Llorenteren eta Arsenalen arteko akordio dela eta ez dela. Denboraldia bukatu eta zurrumurruak hasten dira, urteroko kontua da.
Igande gauean hasi zen "istorioa". Prentsaurrekoa eman behar zuela zioten zurrumurrek nahasmena sortu dute eta hori izan da korapiloaren hasiera. Beste batek Arsene Wenger Bizkaiako hiruburuan zegoela idatzi zuen interneteko webgune batean.
Baina guztia ezerezean geratu da. Aurrelariak ez du prentsaurrekorik eskainiko eta, Bilbon, ez dago Arsenal taldeko teknikariaren aztarnarik.