Athletic Club
Lesioa
Yurik min hartu du eskuineko orpoan, Cadizen jokatzeko bi egunen faltan
I. G. | EITB MEDIA
Talde zuri-gorriak larunbat honetan emandako parte medikoaren arabera, ezker hegalekoak "talalgia" du eta "bilakaeraren zain" dago.
-
Yuri Berchiche. Argazkia: @AthleticClub
Yuri Berchiche Athleticeko jokalaria zalantza da talde zuri-gorriak eta Cadizek astelehenean jokatuko duten partidarako, eskuin oineko orpoan min hartu duelako, eta "taldearekin entrenatzea galarazten diona".
Talde zuri-gorriak larunbat honetan emandako parte medikoaren arabera, ezker hegalekoak "talalgia" du eta "bilakaeraren zain" dago Cadizko taldearen aurkako partidatik 48 ordura.
¿ MEDIKU-TXOSTENA I @yuriberchiche-ren egoera fisikoa ¿@ImqEuskadi I #AthleticClub ¿
— Athletic Club (@athletic_eus) August 27, 2022
Yuriren balizko bajari Mikel Balenziaga ezker hegaleko jokalariaren baja gehitu behar zaio.