Athletic Club
Bielsaren erabakia
Bielsak aste honetan hartuko du erabakia
Erredakzioa
Rosarioko entrenatzaileak aste honetan adieraziko du Athleticen jarraituko duen edo ez. Josu Urrutiak Bielsak jarraitzea nahi dutela argi utzi du.
-
Bielsa. Argazkia: EFE
"Orain dela urte bat akordioa berritzeaz hitz egitea adostu genuen, eta denboraldiko azkeneko neurketa jokatuta, hitz egiten hasiko gara. Bielsa entrenatzaile egokia zela uste genuen eta urtea joan den bezala ikusita berdin pentsatzen jarraitzen dugu", adierazi du Josu Urrutiak.
Marcelo Bielsak denboraldia bukatu arte ez zuela ezer erabakiko argi eta garbi utzi zuen, baina orain erabakiak hartzeko ordua heldu da. Hori dela eta, aste hau oso garrantzitsua izango da, Rosarioko entrenatzailearen etorkizuna eta Athleticen etorkizuna jokoan egongo baitira.