Itxi

Athletic Club

Etxera, porrotaren ostean

Zale zuri-gorriek itzulerako bidaia mingotsa izan dute

Erredakzioa

Athleticeko jarraitzaileak triste bueltatu dira etxera, baina taldeak egindako denboraldiarekin harro. Finalean ez dute taldea bazterrean utzi beste behin ere.

00:36
Nekea eta tristura etxera bueltako bidaian
Athleticek Bartzelonaren aurka Errege Kopako finalean 0-3 galdu eta gero zale zuri-gorriek etxera buelta mingotsa izan dute gaur. Madril eta Vicente Calderon zuri-gorriz jantzi zituzten jarraitzaileek, baina ez zen nahikoa izan Athletic txapeldun bihurtzeko.

Nahiz eta partidan kolpe gogorra jaso jarraitzaile zuri-gorriek ez zuten sekula taldea bazterrean utzi eta zale fidelak direla azaldu zuten. Denboraldi honetan bi final jokatu ostean eta biak galdu eta gero, lehoiak babestu dituzten milaka zaleen jarrera azpimarratzekoa da.

Zalantzarik gabe etxera bueltako bidaia oso gogorra izango zuten zale zuri-gorriek, porrot berria bidaian murtxikatu behar izan dutelako. Hegazkinean, trenan, autoan eta autobusean itzuli diren jarraitzaileen aurpegietan nekea islatzen zen.

Gainera, egunak aurrera egin ahala N-1 errepidean ibilgailuak pilatu dira eta zirkulazioa zailago egin du horrek. M-30 eta M-40 autobietan auto-ilarak izan dira Algetetik Somosierrako jaitsierara arte