Athletic Club
Ostiralean, 22:00etan
Zuri-gorriak, denboraldiko bigarren finalerako prest
Erredakzioa
Europa Ligako finala gadu ostean, Athleticek titulu bat lortzeko abagunea izango du Madrilen Bartzelonaren aurkako Errege Kopako finalean. Bielsak hasierako hamaikakoa erabakitzeke dauka.
Athletic Clubeko lehen taldeak azken lan saioa egin du Vicente Calderon futbol zelaian Kopako finala jokatu baino lehen. Zurigorriek ordubete baino lehenago aritu dira 27 graduko hozberoarekin, amaieran bost gradu gutxiago bazeuden ere. Soropilak bi zati zeharo ezberdinak ditu, bata lehendik zegoena eta bestea ezarri duten berria.
Entrenamendua hasi baino lehen Marcelo Bielsa entrenatzaileak eta Andoni Iraolak prentsaurrekoa eskaini dute leporaino zegoen prentsa aretoan.
Bestalde, Athletic Clubeko eta FC Bartzelonako presidenteek, Josu Urrutia eta Sandro Rosell, hurrenez hurren, Kopako finalaurreko afari ofizialean parte hartu dute Las Rozasen maiatzaren 24an, ostegunean 20:30etik aurrera.