Itxi

Athletic Club

Kopako finala

Bielsa: 'Hasierako hamaikakoa erabakitzeke dago'

Erredakzioa

Bartzelona 'munduko talderik onena' dela aitortu du Marcelo Bielsa teknikariak. Gainera, Guardiolaren taldea lortutako guztiagatik faboritoa dela argi utzi du.

03:35
Bielsa: 'Hasierako hamaikakoa erabakitzeke dago'

Marcelo Bielsak, Athleticeko prestatzaileak, Leo Messiri loreak bota dizkio Vicente Calderon estadioan egindako prentsaurrekoan. "Ia arazo guztietarako irtenbideak aurkitzen ditu" adierazi du Bielsak.

Rosarioko entrenatzailearen ustez, "alde taktikoa ez da izango Bartzelona gainditzeko elementua", Guardiolaren taldea "munduko talderik onena" dela onartu baitu.

Animoaren aldea ere, ez dela arazoa izango baieztatu du Marcelo Bielsak. Maiatzaren 9an Atletico Madrilen aurka porrot mingarria jaso zuten zuri-gorriek Europa Ligako finalean, eta taldeak Kopako finalerako prestaketa zehatza egin du. "Ez da soilik animoen aldea izan prestatu beharrekoa. Jokoaren dinamikarekin zerikusia duten gauzak prestatu ditugu batez ere azken hamar egun hauetan", azaldu du Bielsak.