Athletic Club
Kopako Finala
Madrileko ostalaritzak zale zuri-gorriak nahi ditu
Isusko A.B. | Bidali berezia Madrilen
‘La Viña’ Madrileko 3.000 ostalari hartzen dituen elkartea da eta bere aburuz 15 milioi euroko irabaziak utziko ditu Kopak Espainiako hiriburuan.
-
Vicente Calderon estadio ondoko taberna bat. Argazkia: Isusko A.B.
Athletic eta Bartzelona taldeak Madrilen jokatutako azken finala 1984an izan zen, bai Maradonak jokatutako partida hura istiluekin norgehiagokaren amaieran. Baina final batean futbolaz aparte gauza asko daude eta diru asko ere.
Ostalaritzak jakin badaki horren garrantzia. Urte hartan Madril bitan zatitu zuten eta zale-zuri-gorriak egon ziren lekuan iarabziak nabarmenak izan ziren, ez ordea zale kalatalnak egon ziren gunean.
Hori dela eta Madrileko ostalariek finalaz gain zale zuri-gorriak nahi zituzten gertu. Azkenean Madrilek hartuko du finala bai, baina Vicente Calderon futbol-zelaiak, Santiago Bernabeun izanez gero euskaldun gehiago hurbilduko ziren...
‘La Viña’ Madrileko 3.000 ostalari hartzen dituen elkartea da eta bere aburuz 15 milioi euroko irabaziak utziko ditu Kopak, zale bakoitzak 100 euro gastatuko ditu janarietan, beste 100 hoteletan eta 50 bat bertako garraioetan.
Florentino Perezi esker Vicente Calderon inguruan dauden tabernek eta hotelek eramango dituzte irabazi horiek. Pozik egongo dira Santiago Bernabeu inguruko ostalariak.