Itxi

Athletic Club

Zaleak, abian

Zaleak Madril "hartzen" hasi dira

Erredakzioa

Athleticeko eta Bartzelonako milaka zale espero dira ostiral honetan Espainiako hiriburuan Errege Kopako finala dela eta. Guztira, 70.000 zale espero dira.

01:53
Athleticeko zaleak, Madrilera erromesaldian

Athleticeko eta Bartzelonako 70.000 zale espero dituzte ostiral honetan Espainiako hiriburuan, Errege Kopako finala dela eta.

Batzuk jada Madrilen daude, beste batzuk gaur abiatuko dira, eta azkenak ostiralean bertan iritsiko dira Madrilera. Autobusez, trenez, autoz, edota hegazkinez iritsiko dira zaleak Espainiako hiriburura.

45.000 zale zuri-gorri eta 15.000 zale blaugrana iristea espero dute. Barçak Madrilera eramango dituen zaleen kopurua hirukoiztu egingo du Athleticek, beraz.