Itxi

Athletic Club

Errege Kopako finala

Alfredo (Madril): 'Uste baino gertuago du Athleticek'

Isusko A.B. | Berriemaile berezia, Madrildik

Alfredo Allerrek 27 urte ditu, eta madrildarra da. Ez da normala, baina Madrilen jaiotako gazte hau Athleticeko zalea da, eta inoiz ez du beste talderik izan.

  • Alfredo Aller, Madrilen jaiotako zale zuri-gorria. Argazkia: I.A.

Zergatik zale zuri-gorria?

Txiki-txikitatik naiz Athleticekoa. Nire aita ere, nahiz eta Leonen jaio horrela da, bere osaba Athleticeko bazkideen artean 2. zenbakia zuen eta nire familia San Mamesera eraman zuen Iribarren garaian eta jokalariak ezagutu zituzten. Hor hasi zen dena.

Euskaditik kanpo bizi zara, erreza da zaletasuna erakustea? Nola bizi dituzu partidak?

Jende askok ez dute ulertzen, eta Real Madrileko edota Atleticekoa izan behar nintzela diote, halere askok onartzen duten dugun meritua.

Nire arreba eta beste lagun bat Athleticekoak dira ere. Arraroa badirudi ere horrela da eta tabernetan partidak ikusten ditugu. Atheticen golak guk bakarrik ospatzen ditugu, beraz, tabernako guztiak konturatzen dira noren alde egiten dugun.

Denboraoldi bikaina aurtengoa...

Ikaragarria. Baina Lehen erruduna Caparros dela esan behar da, berarekin hasi batí ziren jokalari asko. Hala eta guztiz ere aldaketa handiean Marcelo Bilesaren eskutik etorri da eta egiten duten jokoa berari esker da. Manchesterren kontra ikustakoa ezin izango dugu ahaztu inoiz.

Eta aurreneko finala galduta... zer, Kopa irabaziko da?

Argi dago Bartzelona dela faborito, munduko hiru jokalari onenak ditu (Xavi, Iniesta eta Messi), beraz, oso zaila izango da. Halere, Athleticek bere aukerak ditu, jendeak uste dituen baino askoz gehiago”.