Itxi

Athletic Club

Errege Kopako finala

Lorenzo (Zaragoza): 'Denboraldia biribiltzeko, Kopa irabaziko dugu'

Isusko A.B. | Berriemale berezia, Madrildik

Jaio baino lehen zuri-gorria zela esaten du Aragoiko tipo jator honek.

Ostiralean Athleticek Kopako finala jokatuko du eta bertan milaka zale zuri-gorri izango dira, eta leku ezberdinetatik etorritakoak.

Hori dela eta zenbait elkarrizketa egitea pentsatu dut, aurrenekoa Zaragozako Lorenzori. Jaio baino lehen zuri-gorria zela esaten du Aragoiko tipo jator honek.

Zergatik zara Athletic zalea? Noiztik?

Jaio baino lehen Athleticeko zalea naiz. Nire etxean, bazkari familarretan beti zegoen Athleticen partiden eztabaida eta azken partidaz egiten zen berba. Txikitatik barneratu nuen sentimendu zuri-gorria.

Euskaditik kanpo bizi zara, ingurukoek ulertzen dute?

Lagunek bai. Ulertzne didate eta errespetatu ere. Gainera Zaragozara etortzen denean partidak jokatzera lagunbekin bazkaltzera noa eta giro bikaina sortzen da gure artean.

Nola eta non ikusten dituzu Athleticen partidak?

Familiarekin eta gehienetan nire osabaren etxean. Beti zale zuri-gorri batzuk biltzen gara partidak ikusteko.

A ze nolako denboraldia aurtengoa, pena UEFArena, baina irabziko dudu Kopa?

Ikaragarria denboraldia, eta erruduna Marcelo Bielsa zalanztarik gabe. UEFAko pena bai, baina Kopa geratzen da eta denboraldia borobila izateko irabaziko dugu.