Athletic Club
Entrenatzaile berria
Bingen Arostegik Bilbao Athletic entrenatuko du
I. G. | EITB MEDIA
Prestatzaile bermeotarra Lezamara itzuliko da 2020ko otsailetik Kuko Zigandaren laguntzaile bezala lan egin ondoren Oviedon.
-
Bingen Arostegi. Irudia: Athletic Club
Bingen Arostegi izango da Bilbao Athleticen entrenatzailea denboraldi honetarako. Prestatzaile bermeotarra Lezamara itzuliko da 2020ko otsailetik Kuko Zigandaren laguntzaile bezala lan egin ondoren Oviedon.
Arostegik Jon Solaun Ohorezko Mailako Gazte Mailako teknikaria eta Iban Urkiza prestatzaile fisikoa izango ditu laguntzaile.