Itxi

Athletic Club

Estrategia

Athleticek aukerak izateko Messi geldiarazi behar du Bielsak

Erredakzioa

Bartzelonako izarra edozein defentsaren zigorra izan da daiteke, horregatik zuri-gorriek gogor lan egin beharko dute Messi areatik urrun mantentzeko.

  • Leo Messi Bartzelonako izarra. Argazkia: EFE

    Leo Messi Bartzelonako izarra. Argazkia: EFE

Athleticek eta Bartzelonak Errege Kopako finala jokatuko dute ostiralean, Madrilgo Vicente Calderon futbol-zelaian. Europa Ligako finalean jasotako porrota atzean ahaztu nahi dute zuri-gorriek Bartzelonari irabazita, baina horretarako Marcelo Bielsa Argentinako entrenatzaileak Leo Messi herrikidearen arriskua indargabetzeko modua aurkitu beharko du.

Izar blaugrana edozein defentsaren zigorra izan da daiteke, horregatik zuri-gorriek gogor lan egin beharko dute Messi areatik urrun mantentzeko. Dagoeneko Argentinako izarra geldiarazteko modua argi izango du Bielsak, baina Athleticek denboraldian zehar egindako jokoa ikusita inork ez daki defentsako lana nola planteatuko duen Rosarioko entrenatzaileak.

Jose Mourinhoren Real Madrilek Ligako azken 'Klasikoan', Camp Noun, egindako defentsa aplikatzea aukera bat izan daiteke. Messik baloia areatik urrun jasotzeko modua aurkitu zuen Portugaleko entrenatzaileak. Horrela, baloia oinetan zuela metro asko egitera behartu zioten Barçaren izarrari. Ondorioz, Bartzelonaren erasoak defendatzea errazagoa suertatu zen Real Madrilentzat.

Hala ere, Mourinhoren taldearen eta Bielsaren Athleticen jokoek zerikusirik ez dute, zuri-gorrien jokoa zuriena baino erakargarriagoa eta erasokorragoa delako. Oraingoan bilbotarrak atzean sartu eta kontraerasora aterako direla pentsatzea zaila da, denboraldian zehar egin ez dutelako.

Taldearen oreka eta trebetasuna erabakigarriak izango dira presioa egiteko garaian, Messik baloia toki arriskutsuetan jasotzea saihesteko. Hala ere, Messi indargabetuta Bartzelonak gaizki jokatuko duela ziurtatzerik ez dago. Guardiolaren mutilak Messiren jokoaren menpe bizi direla esatea ausartegia litzateke.