Itxi

Athletic Club

2011-2012 denboraldia

Leo Messi, FC Bartzelonako bitxia

Erredakzioa

Argentinarrak 50 gol egin ditu aurten Ligan. Kopan bakarra baino ez du lortu, Osasunaren aurka final-zortzirenetan.

  • Leo Messiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Leo Messiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

2011-2012 denboraldian markak hautsi ditu FC Bartzelonako Leo Messik. Argetinarrak 50 gol egin ditu BBVA Ligan, Real Madrileko Cristiano Ronaldok baino lau gehiago (46). Pichichia eskuratu du eta baita Urrezko Baloia ere.

Chelseak Barça kanporatu zuen Txapeldunen Ligako finalerdietan. Aurten 14 gol egin ditu Messik Championsean, horietatik bost Bayer Leverkuseni egin zizkion final-zortzirenetan (7-1).

Errege Kopan bakarra baino ez du lortu aurrelariak, Osasunaren aurka final-zortzirenetako joaneko partidan. Athleticek eta Bartzelonak indarrak neurtuko dituzte maiatzaren 25ean Errege Kopako finalean, Madrilgo Vicente Calderonen.