Itxi

Athletic Club

Bigarren aukera

Gabarra, maiatzaren 27an Bilboko uretara itzuli liteke

Erredakzioa

Errege Kopako finalean Bartzelona gainditzea lortzen badu Athleticek Gabarra ateratzeko denboraldiko bigarren aukera izango du. Itsasontzi mitikoa 1984. urtetik tituluen zain dago.

  • Gabarra. Argazkia: EFE

    Gabarra. Argazkia: EFE

Marcelo Bielsaren taldeak Gabarra itsasontzi mitikoa ateratzeko beste aukera bat izango du maiatzaren 25ean Bartzelonaren aurkako Errege Kopako finala irabazita. Zuri-gorriek ezin izan zuten Bukaresten Europa Ligako titulua lortu, baina Madrilen denboraldiko bigarren abagunea izango dute. Honela, 1983 eta 1984 urteetan Bilboko urak zeharkatu zituen Gabarra mitikoa maiatzaren 27an, igandean, arratsaldeko 16:00etan irtengo litzateke.

Gabarra krosko laua duen motorrik gabeko ontzia da. Hori dela eta, beste ontzi batek bultzatu behar du. Bizkaian burdina eta beste mineralak garraiatzeko erabili ohi da gabarra, baina 1983. urtean Athleticek Liga irabazi zuenean, zuri-gorriek titulua ospatzeko ontzia erabiltzea erabaki zuten. Jokalariak eta Javier Clemente entrenatzailea ‘Athletic’ izena hartu zuen ontzian Bilboko Itsasadarrean behera ibili ziren..

Aurreneko aldiz Bilboko urak zeharkatu zituen Gabarrak Areetatik Bilboko Udaletxera arte. Udaletxeko balkoian titulua zaleei eskaini zieten jokalariek, baina irudi ikusgarrienak itsasadarreko ertzeetan ikusi ziren, ia milioi bat pertsona batu baitziren kalkuluen arabera Athleticekin garaipena ospatzeko.

1983-1984 denboraldian Javier Clementeren taldeak Liga eta Kopa lortu zituen eta Gabarra Bilboko uretara itzuli zen. Bizkaitarrak kaleetara irten ziren berriro eta Itsasadarreko ertzak zuri-gorriz margotu zituzten.

Marcelo Bielsaren taldeak Gabarra itsasontzi mitikoa ateratzeko beste aukera bat izango du maiatzaren 25ean Bartzelonaren aurkako Errege Kopako finala irabazita. Zuri-gorriek ezin izan zuten Bukaresten Europa Ligako titulua lortu, baina Madrilen denboraldiko bigarren abagunea izango dute. Honela, 1983 eta 1984 urteetan Bilboko urak zeharkatu zituen Gabarra mitikoa maiatzaren 27an, igandean, arratsaldeko 16:00etan irtengo litzateke. Gabarra krosko laua duen motorrik gabeko ontzia da. Hori dela eta, beste ontzi batek bultzatu behar du. Bizkaian burdina eta beste mineralak garraiatzeko erabili ohi da gabarra, baina 1983. urtean Athleticek Liga irabazi zuenean, zuri-gorriek titulua ospatzeko ontzia erabiltzea erabaki zuten. Jokalariak eta Javier Clemente entrenatzailea ‘Athletic’ izena hartu zuen ontzian Bilboko Itsasadarrean behera ibili ziren..Aurreneko aldiz Bilboko urak zeharkatu zituen Gabarrak Areetatik Bilboko Udaletxera arte. Udaletxeko balkoian titulua zaleei eskaini zieten jokalariek, baina irudi ikusgarrienak itsasadarreko ertzeetan ikusi ziren, ia milioi bat pertsona batu baitziren kalkuluen arabera Athleticekin garaipena ospatzeko.1983-1984 denboraldian Javier Clementeren taldeak Liga eta Kopa lortu zituen eta Gabarra Bilboko uretara itzuli zen. Bizkaitarrak kaleetara irten ziren berriro eta Itsasadarreko ertzak zuri-gorriz margotu zituzten.