Itxi

Athletic Club

Athletic-Bartzelona

Dani Alvesek Errege Kopako finala galduko du

Erredakzioa

Bartzelonako defentsa brasildarrak eskuineko lepauztaia hautsi du goizeko lan saioan eta arratsaldean ebakuntza egin diote. 6-8 aste berdeguneetatik at egongo da.

Dani Alves Bartzelonako defentsak eskuineko lepauztaia hautsi du goizeko lan saioan eta arratsaldean ebakuntza egin diote. Honela, maiatzaren 25eko Athleticen aurkako Errege Kopako finala galduko du brasildarrak. Alves, 6-8 aste berdeguneetatik at egongo da medikuek adierazi duten arabera.

Pep Guardiolak aldaketa ugari egin beharko ditu defentsan Puyol, Alves eta Abidal lesionatuta baitaude.