Athletic Club
Hauteskundeak
Uriarte, Barkala eta Arechabaleta Athleticen presidente kargurako hautagaiak dira jada
EITB Media
Hiru hautagaitzek gainditu dute beharrezkoak ziren abalen kopurua, klubeko hauteskunde-batzordeak jakinarazi duenez.
Jon Uriarte, Ricardo Barkala eta Iñaki Arechabaleta Athleticen presidentziarako hautagai ofizialak dira jada. Klubeko hauteskunde-batzordeak ostegun honetan jakinarazi du hirurek gainditu dutela hautagai izateko beharrezkoak ziren abalen kopurua.
Uriarte izan da baleko abal gehien lortu dituena, 6.041ekin. Barkalak 4.054 abal erditesi ditu, eta Arechabaletak 2.987.
Hautagi izateko gutxienez 2.016 abal dira beharrezkoak, eta Uriartek, Barkalak eta Arechabaletak zifra hori gainditu dute. Hauteskundeak ekainaren 24an egingo dira San Mamesen. Boto gehien lortzen duen hautagaia izango da klubeko presidente berria.
Hauek dira hautagaitzak:
Jon Uriarteren hautagaitza:
Presidentea: Jon Uriarte
Lehen presidenteordea: Nerea Ortiz Olarra
Bigarren residenteordea: Jon Ruigomez Matxin
Idazkaria: Jon Salinas Aguirre
Idazkariordea: Xabier Alvarez Lombardia
Diruzaina: Guillermo Ruiz-Longarte Perez
Diruzainordea: Adolfo Plaza Izaguirre
Batzordekideak: Igor San Roman Matxain, Jose Urrutia Beristain, Ibon Naberan Alvarez, Egoitz Begoña Bilbao, Ignacio Urigüen Echeverria, Roque Echaniz Urrutia, Laura Ruiz de Azua Esturo, Ana Diez Alvarez, Gorka Cubes San Salvador del Valle, Ainhoa Iza Rodriguez, Goizalde Santamarina Cabrero eta Garazi Unibaso Duque.
Ricardo Barkalaren hautagaitza:
Presidentea: Ricardo Barkala
Presidenteordea: Javier Aldazabal Etxebarria
Idazkaria: Monica Durango García
Idazkariordea: Carlos Fuentenebro Zabala
Diruzaina: Lorea Aristizabal Abasolo
Diruzainordea: Asier Zarraonandia Ayo
Batzordekideak: Eduardo Saiz Lekue, Josu Arteta Pujana, Joana Martinez Gomez, Oihana Arruti Ruiz, Juan Alcibar Castellanos, Alberto Martinez Ruiz
Diego Bareño Alcala-Galiano, Gaizka Aurtenetxe Lopategi, Eba Ferreira Martinez, Leopoldo Barañano Goitia, Javier Loroño Bilbao, Gabriel Martinez Compadre eta Carlos Del Campo Vidaurrazaga.
Iñaki Arechabaletaen hautagitza:
Presidentea: Iñaki Arechabaleta
Lehen presidenteordea: Iñaki Goirizelaia Ordorika
Bigarren presidenteordea: Mario Fernandez Elejalde
Hirugarren presidenteordea : Marta Maria Areizaga Ezcurdia
Idazkaria: Iñaki Berriozabal Solana
Idazkariordea: Miren Josune Lopez Ezcurdia
Diruzaina: Enrique Asla Garcia
Diruzainordea: Mikel Diego Campo
Batzordekideak: Amaia Elguezabal Fernandez, Alberto Uriarte Undabeitia, Aritz Muguerza Horas, Jose Maria Basagoiti Salazar, Josu Mirena Loroño Goienetxe, Libe Txarterina Montero, Eduardo Ranedo Fernandez, Iratxe Iturburu Solaun eta Jose Luis Rodriguez Garcia.