Athletic Club
Gobernuak atzeratu egin du
Ultren manifestazioa ez da Kopako finalaren egunean egingo
Erredakzioa
Gobernuak baimena eman zuen, baina, Poliziaren txostena aztertu ondoren, deialdia atzeratzea erabaki du. “Banaketaren aurrean, bandera bakarra” zen manifestazioaren goiburua.
-
PSGko ultrak San Mamesen, artxiboko irudia . Argazkia: EFE
Falange alderdiak maiatzaren 25erako, Athleticek eta Bartzelonak Madrilen Errege Kopako finala jokatuko duten egunerako, manifestazio bat deitu eta Espainiako Gobernuaren baimena lortu zuen.
Egun horretan, bi taldeetako milaka zale espero dira Madrilen eta, Poliziaren txostena, ikusita Gobernuak erabakia aldatu du. Espainiako Gobernuak manifestazioa baimenduko du, baina data atzeratu egingo da. Seguru asko, maiatzaren 28ra atzeratuko da Falangek "Banaketaren aurrean, bandera bakarra" lelopean antolatutako manifestazioa.