Athletic Club
Maiatzaren 24an irekiko da
'Athletic Hiria' Puente del Reyko zonaldean kokatuko da
Erredakzioa
Zonalde horretako 30. kalean egongo da zale zuri-gorrien topagunea, Manzanares ibaiaren erriberan. Maiatzaren 24an, finalaren bezperan, irekiko da.
-
2009an Valentzian kokatutako Athletic Hiriaren irudia. Argazkia: EFE
Errege Kopako finala maiatzaren 25ean jokatuko dute Athleticek eta FC Bartzelonak Madrileko Vicente Calderon futbol zelaian eta klub bizkaitarrak zaleak batuko diren 'Athletic Hiria' non kokatuko den jakinarazi du.
Athletic Clubek jakinarazi nahi du Espainiako Futbol Federazioak bere jarraitzaileentzat egokitu dion topagunea, Athletic Hiria deiturikoa, Puente del Rey zonaldeko 30. kalrean kokatuko dela, Manzanares ibaiaren erriberan. Maiatzaren 24ean, finalaren bezperan irekiko da. Datozen egunotan informazio gehiago eskainiko du klubak bertan burutuko diren jarduerei buruz.