Itxi

Athletic Club

PRIMERA IBERDROLA

Andrea de la Navak Athleticekin zuen kontratua eten du, eta Amaia Peñak hartuko du bere lekua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Getxoko atezaina zuri-gorrien lehen taldera bueltatuko da, aurtengo denboraldia Eibarren utzita igaro ostean.

  • Andrea de la Nava eta Amaia Peña

    Andrea de la Nava eta Amaia Peña. Argazkia: Athletic Club

Amaia Peña atezaina, aurreko denboraldian Eibarren utzita jokatu duena, Athletic Clubeko lehen taldera itzuliko da datorren denboraldian Andrea de la Navaren postua betetzeko. Izan ere, azken horrek akordioa lortu du talde zuri-gorriarekin 2024ra arte zeukan kontratua bertan behera uzteko.

Horrenbestez, Peña (23 urte) Lezamara itzuliko da Mariasun Quiñonesekin lehiatzeko, aurten talde armaginarekin maila gorenean sei partida jokatu ondoren.

Bere aldetik, De la Navak (22 urte) Athletic utziko du, bertan hiru denboraldiz aritu eta 45 partida ofizial jokatuta.

Horrela, dagoeneko sei dira Athleticen jarraituko ez dutela baieztatu duten jokalariak. Hala, Erika Vazquez, Vanesa Gimbert eta Sophie Istillartek futbolean jokatzeari utziko diote; Ainhoa Vicente Morazak eta Lucia Garciak, ostera, ez dituzten euren kontratuak luzatzeko eskaintzak onartu.