Itxi

Athletic Club

Maiatzaren 25ean

Vicente Calderon, Kopako finalaren futbol-zelaia

Erredakzioa

Atleticoren futbol-zelaiak 54.851 zalerentzako lekua dauka. Athleticek eta Barçak indarrak neurtuko dituzte bertan maitzaren 25ean.

  • Vicente Calderonen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Vicente Calderonen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek eta FB Bartzelonak Vicente Calderonen jokatuko dute maiatzaren 25ean aurtengo Errege Kopako finala. Vicente Calderon Madrilgo Manzanares ibaiaren ertzean kokatuta dago. UEFAk 4. mailakoa izendatu zuen 2003. urtean Atletico Madrilen fubol-zelaia.

Calderonek 54.851 zalerentzako lekua dauka. Berdegunearen neurria 105 x 70 metrokoa da. Guztira, 50 komun daude: emakumeentzako 20, gizonentzako 26 eta minusbaliatuentzako 4.

Nola heldu?

Madrilgo Garraioen Udal Enpresako autobus lineak: 17, 18, 23, 34, 35, 36, 50, 62, 116, 118 eta 119.

Madrilgo Metroaren 5. linea: Piramides eta Marques de Vadillo geltokiak.

Trena: Piramides geltokiko C-7 eta C-10