Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athleticek abuztuaren 2an ekin liezaioke Europa Ligari

Erredakzioa

Errege Kopako finala galtzen badu, Bilboko klubak hiru kanporaketa jokatu beharko ditu multzoetako fasera heltzeko, abuztuaren 2an hasita.

  • Athletic. Argazkia: EFE

    Athletic. Argazkia: EFE

Athleticek hiru kanporaketa gainditu beharko ditu Europa Ligako multzoetako fasera heltzeko, Bartzelonaren aurka Errege Kopako finala galtzen badu. UEFAk iragarri duenez, aurreneko kanporaketako datak abuztuaren 2a (joanekoa) eta 9a (itzulerakoa) izango dira eta zuri-gorriek orduan hasiko lukete 2012-2013 denboraldia ofizialki.

Hala ere, Errege Kopa irabaziko balu, Athleticek multzoetako fasea jokatuko luke zuzenean. Horrela, Liga hasi ostean hasiko luke Bilboko klubak Europa Liga, multzoetako fasea irailaren 20an hasiko baita.