Itxi

Athletic Club

AGURRAK

Athleticek jakinarazi du Lucia Garciak eta Ainhoa Morazak ez dutela klubean jarraituko

Agentziak | EITB Media

Bilboko taldeak adierazi du Garciak eta Morazak kontratua berritzeko Athletic Clubek egin dizkien eskaintzak "ez onartzeko" erabakia hartu dutela.

  • Lucia Garcia, Bartzelonaren aurkako partida batean. Argazkia: EFE.

    Lucia Garcia, Bartzelonaren aurkako partida batean. Argazkia: EFE.

Athletic Clubek ofizial egin du igande honetan Ainhoa Vicente Moraza eta Lucia Garcia Cordoba futbolari internazionalek ez dutela taldean jarraituko; izan ere, euskal taldetik jasotako "eskaintzak ez onartzea" erabaki dute.

Horrenbestez, Athleticek hainbat baja izan ditu denboraldi honen amaieran. Lehen, Erika Vazquezek, Vanessa Gimbertek eta Sophie Istillartek erretiratzeko erabakia hartu zuten, eta orain, Lucia Garciak eta Ainhoa Morazak ekainaren 30ean Athletic uztea erabaki dute. 

Moraza 2015-2016ko denboraldian heldu zen Realetik, eta bere lehen denboraldian Ligako txapelduna izan zen. Atzelari donostiarrak 7 denboraldi eman zituen zuri-gorriz jantzita. 208 partida jokatu zituen eta 8 gol egin ditu. 

Lucia Garciak 2016ko irailean egin zuen debuta, eta 161 partida jokatu zituen. Barakaldon jaiotako aurrelariak 63 gol sartu zituen. Oviedo Modernotik iritsi zen Athleticera, eta, 6 denboraldi geroago, Lezaman egindako ibilbidea bukatuko du.